2015/05/21

Kaixo lagun agurgarriok!

Pirulin zuen eskolara heldu dela ikusi dugu eta oso ondo pasatzen ari dela zuekin. Pasa den asteko ostegunean Gorozikara joan ginen lo bat egitera eta Drako ere gurekin joan zen. Oso emozionatuta zegoen! Guk ere argazki batzuk atera genituen Gorozikan Drakorekin, oso ondo portatu zen eta gau osoan lo egin zuen.




Drako gure etxeak bisitatzen ari da, momentuz Beñat, Ziara eta Haran-en etxeetan egon da. Gure etxeetan ere ondo portatzen ari da eta oso ondo pasatzen du gurekin jolasean.




Drakok Gorozikako maleta prestatzen lagundu zidan. (Beñat)










Aitari argazkigintza asko gustatzen zaionez, Drakorekin argazki sesio polit bat egin genuen fondo beltz polit batekin. (Ziara)










Drakorekin lo egin nuen etxean eta berari helduta pasatu nuen gau osoa. (Haran)





Laster, besteen etxeetara joango denez, beste argazki batzuk zintzilikatuko ditugu.


Ondo pasa Pirulinekin eta laster arte, musu handiiiiiiiiiiiiiiiiiiAAAAAAAA!  









2015/05/19

Pirulin heldu da gure eskolara

Kaixo Amorotoko lagunak!! Ikusi dugu zelako pista jokoa prestatu zizuten Drakok bera aurkitzeko. Jolasteko gogoz heldu zen zuengana!!! Guri Pirulinek sorpresa haundia eman zigun. Bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean gelara bueltatzerakoan, ah, ze sorpresa!!! 


Pirulin gelan zegoen gure zain. Egun horretan eguraldi ona egiten zuenez herriko parkera irten ginen jolastera. Argazki batzuk ere atera genituen.











Ondo pasa Drakorekin. Pirulin joan da gure etxeetara asteburua pasatzera, oso gustora egon gara denok.

Ia laster elkar ikusten dugun!!!!



2015/05/13


Kaixo lagunok:
Zelan zaudete? Gu oso ondo gaude Drakorekin.
Gaur gutun bat jaso dugu postontzian eta irakurri dugu. Gutunean Drakok Amoroton zegoela esan digu eta berarekin jolasteko proposatu digu, Amorototik jarri dituen pistak jarraituz ea bera aurkitzen genuen.
Pistak jarraituz jarraituz, gure gelatik lorategira, gero parkera, ondorengo pista frontoian eta azkena plazan aurkitu ondoren Drako Arta nagusia zuhaitzean aurkitu dugu lotan Siesta egiten zegoela eta bere ondoan tximeleta handia aurkitu dugu.
Gure zaratekin Drako esnatu egin da eta gu ikusterakoan oso pozik jarri da. Hemen doakizue gure ibilbidea...





Pirulin zuengana heldu da? Zer moduz portatzen ari da?
Drako gure etxeetara joango da txandaka gure familiak ezagutzeko.

Laster arte, ondo pasatu Berritsuko jaietan Pirulin-ekin.

2015/04/24

Drakorekin Cristina Enean

Kaixo aspaldiko lagunok!

Gaur gure Drako zuengana bidali behar dugula eta.... berarekin egindako azken irteera kontatu nahi dizuegu.
Pasadan ostiralean Donostiako Cristina Eneako parkea eta bertako ingurumen gela ezagutzera joan ginen. 

Helduaz batera Txingu iratxoarekin parketik zehar ibilalditxo bat egin genuen. Pedro Zedro arbola ere ezagutu genuen, egun hartan 100 urte betetzen zituen ez zorionak kantatu genion.

Gero ingurumen gelan hondakinei buruzko tailer bat egin genuen. 
Oso ondo pasatu genuen, baina gero euria hasi zen eta arinago etorri behar izan ginen eskolara.....


Bertan paumak ere bazeuden. Argazki bat bidaltzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen!!!!

Gaur bidaliko dugu Drako Amorotorantz, ia astelehenerako heltzen den. Badakigu zuek oso ondo zainduko duzuela eta berak ere zuekin oso ondo pasatuko duela.


Ondo pasauuuuuuu!!!!



2015/03/13

KAIXO BERRITXUKO LAGUNOK!

HEMEN GAUDE BERRIRO ZUEKIN, GAUZA ASKO DITUGU ZUEI KONTATZEKO, HASI GAITEZEN.

SANTA AGEDA EGUNEAN GU ERE EZIN IZAN GINEN KANTATZERA JOAN, ELUR ASKO EGIN ZUELAKO AMOROTON ERE. BAINA ELURRETAN JOLASTU ETA ARGAZKIAK ATERA GENITUEN.

GUK ERE OTSAILAREN 12AN SASIKOIPETSU OSPATU GENUEN, EGUN HONETAN GURE HERRIKO FRONTOIAN BAZKALDU GENUEN. TXORIZOAK SUTAN ERRE GENITUEN, BATZUK BOKADILOAN ETA BESTE BATZUK TALOAREKIN JAN GENITUEN. BAZKALTZEKO PATATATA TORTILA ERE IZAN GENUEN. ETA POSTRE YOGURT-A ETA IÑAUTERIETAKO TOSTADA GOXO-GOXOAK  IZAN GENITUEN.



ETA IÑAUTERI EGUNEAN, OTSAILAK 13, KALEJIRA, DANTZAK ETA ANTZERKIA EGIN GENITUEN. GURE PROIEKTUA ITSASOARI BURUZ DENEZ, MOZORROAK ITSASOARI BURUZKOAK IZAN ZIREN: MARMOKAK, ITSAS-ZALDIAK, OLAGARROAK, ITSAS-IZARRAK, KARRAMARROAK, ARRAINAK, KALATXORIA, SARDINERAK, SARE-JOSTUNAK, ARRANTZALEAK, DEI EITEKOAK...
ONDOREN ARGAZKIAK IKUSIKO DITUZUE:





AGUR BERO BAT GURE BERRITXUKO LAGUN MAITAGARRIOK, LASTER ARTE.

                                             AMOROTOKO ESKOLAKO NESKA-MUTIL POLITAK


2015/03/06

INAUTERIAK



Kaaaaaaixo!! 

Hemen bidaltzen dizkizuegu gure inauterietako argazkiak. Ia laster ikusten ditugun zuenak ere!!!!


Aioooooo!

2015/03/03

Kaixo Amorotoko lagunak,

Gure azkenaldiko ekintzak zuei kontatzera  gatoz.

Santageda egunien elurra egin eban eta ezin izan gendun kantatzera urten. Edurtzan jolastu ginen.






Otsailaren 12an txitxiburduntzi ospatu gendun eta 13an inauteriak. Hemen txitxiburduntzi eguneko argazki bat. Zuek zelan deitzen deutsazue egun horri?




Beste egun baten inauterietako argazkiak erakutsiko deutsueguz.

Aio pelaio, laster arte!!!!